Elgeta B taldeko Rikardo Albizuri nagusitu da hiru bolo txapelketako bosgarren jardunaldian

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko api. 22a, 12:04

Bolo txapelketa, Bergaran jokatutako jardunaldian.
Elgeta A taldeko Antonio Ibarluzea da lehenengo sailkatua 18 txirlo jota.

Martxa onean doa Gipuzkoako 45. hiru txirlo txapelketa Elgetako taldeendako. Elgoibarko San Roke bolatokian jokatu zen azken jardunaldia eta 68 lagunek hartu zuten parte. Zortzi txirlo jota Elgeta B taldeko Rikardo Albizuri izan zen garailea. Nagusien mailan lehiatzen da Albizuri eta marka onak egiten ari da.

Lehia orokorrean, berriz, oso lan polita ari da egiten Elgeta A taldeko Antonio Ibarluzea. 18 txirlo jo ditu txapelketako lehenengo bost jardunaldietan, eta aurrena doa sailkapenean.

Zapatuan, hilak 26, jokatuko dute txapelketako seigarren jardunaldia Elgoibarko San Migel bolatokian.

Gogoratu Elgetan ere jokatuko dela jardunaldi bat; maiatzaren 17an izango da, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak