Urtetan magia ikusle bihurtu den ikus-entzuzlea eskertu eta bi egunetako sarrera 20 eurotan jarri dute, 16 eurotan bazkideentzat; sarrerak eta bonoak laster jarriko dituzte salgai.
Egubakoitzeko magia emanaldia izango da batez ere berezia, Woody Aragonekin. Hauxe da kartela:
Maiatzak 9, egubakoitza:
22:30 Woody Aragon (Madril). Prezioa: 15 euro (10 euro, bazkideentzat).
Maiatzak 10, zapatua:
10:30 Magia tailerrak umeentzako. Doan.
22:30 Magia gala: Daniel Ka (Kantabria), Pablo Canovas (Kordoba), Ruben Vilagrand (Bartzelona), Vittorio Marino (Italia), Jordan Gomez (Frantzia) eta Bertox (Frantzia). Prezioa: 18 euro (15 euro, bazkideentzat).
Maiatzak 11, domeka:
10:30 Magia tailerrak umeentzako.
13:00 Magia kalean: Adrian Conderen La petite caravane.