Egun osoko egitaraua prestatu dute apirilaren 27rako Elgetan: aipatutako Intxortako gerrateen errekreazioaz gainera, lubakietara igoera, Salbador ermitan omenaldia, memorialisten azoka plazan eta herri bazkaria ere izango dira-eta.
Herri bazkarirako txartelak salgai
Herri bazkarirako txartelak 12 eurotan daude Bolatokian dagoeneko salgai baina sarez ere eskura daitezke helbide honetan: danonartean@elgeta.net atarian, hain zuzen.