Eguenean egin zuten Gure Esku Dago dinamikaren aurkezpena Espaloian. Oñatiko eta Antzuolako lantaldeetako kideak etorri ziren ekimenaren nondik norakoak azaltzera, eta hogei lagun inguru batu ziren haiei entzutera. Azalpenen ondoren, horietako hainbatek konpromisoa hartu zuten ekimena herrian abiarazteko. Honela, lehenengo bilerarako hitzordua ere egin zuten: zapatuan, hilak 12, 12:00etan Ozkarbi elkartean.