Pako Aristiren bisita izan zuten, atzo, eskolako neska-mutikoek

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko api. 9a, 12:02

Pako Aristi, atzo, Elgetako herri eskolako neska-mutikoekin.
Kultura Astean murgilduta daude Elgetako Herri Eskolan; kultura zirkuitua egingo dute datozen egunotan.

Aste berezia da honakoa Elgetako Herri Eskolan. Potokumeak, esamesak, esaldi zaharrak, txisteak, asmakizunak... Kultura Astea dute eta atzo Pako Aristiren bisita izan zuten Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek.

Aristik ordubeteko saioa egin zuen eskolako umeekin. Musika gelan elkartu ziren guztiak eta idazleak azaldu zuen nor zen, nongoa den eta nola hasi zen idazten. Umeek galdera asko egin zizkioten: nondik ateratzen dituen ipuinetarako ideiak, non inspiratzen den... eta Aristik ariketa bat proposatu zien. Pare bat ideia eman zituen abiatzeko eta hortik, umeek proposatutako beste batzuekin, ipuin bat osatu zuten.

Saio entretenigarria izan zela diote eskolatik, umeen parte hartzea handia izan zela. Amaieran, autografoak sinatu zituen Aristik. Idazlea ere gustura egon zen. Galdetu zuen ze irakurketa egiten dituzten eskolan, agurtu zen esanez: "Talde majoa duzue".

Irteera eta kultura zirkuitua

Barikura arte luzatuko da eskolako Kultura Astea. Gaur goizean, Aixolara egin dute irteera Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek. Haur Hezkuntzakoek jokoak egin dituzte.

Bihar, berriz, kultura zirkuitua egingo dute proposatutako jokoei eta asmakizunei erantzuna emanez eta sariak banatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak