Musika, antzerkia eta ikuskizunaren tempoa maisuki kontrolatu zuen Garmendiak gidaturiko taldeak; eta hasieratik publikoarekin feedback itzela lortu duten; horretan ere maisuak dira donostiarrak.
'Erase una vez...Los Golden'
Agertokia hutsik; argi gutxi eta isiltasuna. Horrela hasi zen saioa; hala ere, laukotea Erase una vez...Los Golden ikuskizunari hasiera eman bezain laster, Espaloiko ikusleen aurpegian irribarrea marraztu zuten, eta bi orduz horrela jarraitu zuten. Laukoteak, 25 urteen errepasoa egin zuen ipuin formatuan eta taldearen bidelagun bihurtu zituen ikusleak. Lagun baten ezkontzaren zeremonian hasi, Jose Luis Morenoren telebista saioan abestu, munduari buelta eman edo taldekideen arteko arazoen testigu izan ziren Espaloira joan zirenak.
Gospela, boleroak, pop kantuak...denetik eskaini zuen laukoteak; eta amaitzeko, Espaloiari oparia egin zioten. Bis modura, Mikel Laboaren Oi Pello Pello eskaini zieten Espaloiko langileei gutxienez beste hamar urtez bizirik jarraitzeko.