Domekan, Herrixa dantzan, Xut taldearen zuzeneko musikarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko apirilaren 1a

Xut taldea.
Dantza zaleek Elgetako kafe antzokian dute hitzordua, 19:00etan.

"Iruñako Xut taldeak dantzarako musika ederra egiten du. Herrixa Dantzan saioetan sarri erabili izan ditugu Xut-en doinuak, grabatuta", azaltzen du Patxi Monterok. "Oraingoan, zuzenean izango ditugu geurean. Batez ere Gara 2012 azken diskoko piezak joko dituzte".

Askotariko dantzak egingo dituzte domekako Herrixa dantzan: pasodobleak, baltsak, polkak, txotisak, soltekoak, jauziak, kontradantzak, bolant dantza, Baztango zortzikoa... Gonbitea luzatuta dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak