Berba gutxi eta keinu asko; ironia, satira eta umorea; musika… hori izan zen beste behin ere Yllanaren ardatza, eta hortik abiatuta ezohiko lau toreroren gorabehera xelebreak taula gainean. Publikoa, ostera, gustura matxismoa, ausardia, aberria eta Espainiako jai nazionalaren gainean orain dela 20 urte egindako satira garratzari begira, oraindik ere gaurko gai diren horiei. Gustura eta istorioan guztiz sartuta, orain koldarra, gero beldurtia, oihukatuz toreroei.
Hala, beste behin ere Yllanak eta Espaloiko publikoak bat egin zuten, elkarrekin gozatzeko.