Seme-alaben bizitzako parte garrantzitsua dira sare sozialak, eta gero eta adin txikiagoarekin. Egiten duten erabilerarekin euren arrastoa uzten doaz Interneten, eta eraikitzen doa euren identitate digitala. Atzean gelditu dira ordenagailua eta Tuenti. Gazteen pantaila kuttuna, gaur egun, mugikorra da, eta sare sozial hegemonikoa, Whatsapp.
Maala guraso elkarteak antolatuta formazio saioa egin zuen atzo Baikarako Esther Martinezek herri eskolan. Erabilera arduratsua sustatzearen garrantziaz jabetu zituen gurasoak. Ez da gai berria, baina bai gero eta garapen handiagokoa. "Kalean ibiltzen erakusten diegun moduan, Interneten nola ibili ere erakutsi behar diegu", esan zuen.
Lau gurasok hartu zuten parte formazio saioan.