Auzolanean eta festa giroan ospatu zuten Elgetako gaztetxearen urteurrena

Mirian Biteri 2014ko mar. 23a, 20:04
Auzolan eta festa giroan ospatu zuten atzo Elgetan gaztetxearen 18. urteurrena. Goiz eta arratsaldez gaztetxean garbiketa eta bestelako lanak egiten ibili ostean, trikipotea eta bertso afaria egin zuten gazteek.

Goizean, gaztetxea txukuntzen ibili ziren auzolanean, eta bazkal orduan indarrak hartu ostean, lanera itzuli ziren. Baina, eguraldiak hasierako asmoak zapuztu zituen; neguko denboraleek teilatuan eragindako apurketak konpontzeko asmoa bazuten ere, euriak gogoz ziharduen.

Horren bueltan, gaztetxeko kide Janire Lazkanok honakoa azaldu zigun: "Normalean udan ibiltzen gara teilatua konpontze lanetan, baina aurten beharra dago ahalik eta bizkorren konpontzeko". Teilatua konpontzerik ez, baina zereginik ez zen falta izan. Garbiketa lanekin jarritu zuten, sistema elektrikoa berritu eta baita gaueko afarirako guztia gertatu ere.

Lanaren ondotik, esan bezala, jaia iritsi zen. Iluntzean talde ederra irten zen triki poteoan, eta egunari amaiera borobila emateko, 11:00ak aldera, bertso afaria egin zuten 25 bat lagunek gaztetxean. Jarraian, Julio Soto eta Unai Gaztelumendi bertsolariek saio bikaina eskaini zuten mahaiaren bueltan.

Hausnarketa prozesua

Bestalde, 18. urteurrenarekin bat, hausnarketa prozesua egingo dute gaztetxean. Apirilean hasiko dira estatutuak aldatzeko batzarrak egiten eta herritarren ekarpenak jasotzen, gaztetxeari bultzada emate aldera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak