Elgetako bolari taldeko Segundo Pagaegik irabazi du Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldia

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko martxoaren 21a

Elgetak bi talde izango ditu aurten Gipuzkoako hiru txirlo txapelketan; bihar dute hurrengo tiraldia Bergaran.

Azpeitiko Garmendipe bolatokian eman zioten hasiera 2014ko Gipuzkoako hiru txirlo txapelketari. Elgetatik bosna kideko bi talde osatu dituzte txapelketarako, eta ondo baino hobeto ibili ziren lehen jardunaldian. 80 bolari elkartu ziren eta Segundo Pagaegi beterano markinarrak jo zituen txirlo gehien; zazpi. Beste bi kidek bost jo zituzten. Bergarako erretiratuen egoitzako bolatokian dute hurrengo saioa bihar, zapatua, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak