Atzo abiarazi zuten euskal dantzen ikastaroa

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mar. 20a, 10:18

4-8 urte bitarteko umeen taldea atzoko dantza saioaren ostean.
Irati Kortabitartek eta Xabat Leanizbarrutiak atzo, eguaztena, egingo zituzten lehenengo bi saioak.

Haurrak pozik sartu ziren dantza ikastaroko lehen saiora, eta hasierako aurkezpenen ostean berehala ipini zituzten dantzan Kortabitartek eta Leanizbarrutiak.

Txikien taldea da handiena eta atzo ere jendetsuena izan zen. Nagusiagoan txandan nabari izan zen 5. eta 6. mailako neska-mutikoak ingeleseko barnetegian daudela astebeterako.

5-16 urte bitarteko 43 neska-mutikok eman dute dantza ikastarorako. Atzokoan, txikienek Txulalai dantzarekin amaitu zuten saioa. Esan beharra dago lehen saioa izateko oso txukun egiten zutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak