Bertso-afaria antolatu dute gaztetxearen 18. urteurrena ospatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mar. 18a, 10:59

Elgetako gaztetxeak duela bi urteko urteurrenean egindako triki-poteoa.
Unai Gaztelumendi eta Julio Soto izango dira, zapatuan, Elgetan; izenematea zabalik da Haizea tabernan.

Martxoaren 22an beteko ditu 18 urte Elgetako gaztetxeak. Aurten, zapatua izanik urteurreneko egunean bertan egingo dute ospakizuna. Triki-poteoa (20:00etan), eta bertso-afaria (22:30ean) antolatu dituzte. Menua da sarrerakoak, entsalada, oilasko izterrak brasan, postrea eta kafea. Ondotik Unai Gaztelumendi eta Julio Soto ariko dira bertsotan. Prezioa 15 euro da eta izenemate epea zabalik da Haizea tabernan barikura arte.

Auzolanerako deia goizerako

Aurreko urteetan moduan eta urteurreneko ekitaldien barruan txukuntze lanak egiteko auzolanerako dei egin dute gaztetxetik. Hala, zapatuan, goizean zein arratsaldean, garbiketa, margoketa eta konponketa lanak egiteko hitzordua egin dute; 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak