Finalista Egun ederra, atzo, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mar. 17a, 10:56

Finalisten Eguneko parte-hartzaile batzuk, ibilaldia egin berri
250 lagun baino gehiago etorri ziren Elgetara, Euskal Mendizale Federazioak eta Elgetako Udalak antolatutako egunera.

Eguraldi ederrarekin ospatu zuten Ibiltarien jaia, atzo, Elgetan. 26 kilometroko mendi ibilaldia egin eta Elgetako tontor nagusiak igo ostean —Intxorta, Erdella, Egoarbitza eta Azkonabitza— diplomak eta kamisetak banatu zizkieten 75 lagun ingururi, eta bazkaltzera batu ziren gero.

Finalistaren Saria Jokin Espillari eman diote, eta ibilaldi baten hil zen Iñigo Alegreren alabari, oroigarria.

Elgetako Kantsatzeke mendi taldeak ere parte hartu zuen antolaketa lanetan: ibilbidea markatzeaz gain salda  banatu zuten ibilaldi amaieran, herriko plazan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak