Nestor Maidagan, atzera ere, Elgetako osasun etxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mar. 14a, 10:24
Nestor Maidagan, asteon, Elgetako osasun etxean.
Maite Odriozola oñatiarraren lanpostua betetzera dator, gutxienez, urtebeterako.

Aspaldiko ezaguna da Elgetan Nestor Maidagan arrasatearra. Hamazazpi urte egin zituen osasun etxeko praktikante lanpostuan, eta, bost urte pasatxoko etenaldiaren ostean, bueltan dugu atzera ere. Hiru aste dira Elgetako osasun etxean diharduela. Maite Odriozola oñatiarrak 2008ko abendua ezkero bete duen lanpostua betetzera dator Maidagan, gutxienez urtebeterako. Odriozolak Bergarako osasun etxean dihardu orain, Garbiñe Etxebarria elgetarrak erretiroa hartu eta hark libre lagatako koordinatzaile postuan.

Maidagan etxez etxeko zerbitzuan ibili da azken urteotan eta lan polita dela esan du. "Baina Elgetako postua libre zegoela ikusi nuenean ez nuen zalantzarik izan", esan du irribarre batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak