43 neska-mutikok eman dute izena euskal dantzen ikastaroan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mar. 11a, 12:24

Elgetako neska-mutikoen dantza emanaldia iazko Herri Egunean.
Bi talde osatu dituzte aurten ere; haurren taldean 27 izango dira, eta gaztetxoen taldean 16.

Martxoaren 19an, eguaztena, emango diote hasiera umeendako euskal dantzen ikastaroari. Hasiera honetan 43 neska-mutikok eman dute izena, eta arduradunek bi taldea osatzea erabaki dute. 2005etik 2009ra jaiotakoek osatuko dute talde bat, eta 27 lagun daude izena emanda. Adin tarte horretan, iaz, 29 lagunek egin zuten dantza. Eguaztenetan egingo dute ikastaroa; 18:15tik 19:00etara.

Handitu dena nagusitxoen taldea izan da. Aurten, DBHko ikasle elgetarrei ere dantza ikastaroan parte hartzeko aukera eskaini zaie eta bost lagunek eman dute izena. Talde honetan ariko dira 1.999tik 2004ra bitartean jaiotakoak. Guztira, 16 lagunek eman dute izena. Iaz, 12 lagunek egin zuten dantza. Kasu honetan ere eguaztenetan egingo dute ikastaroa, baina 19:00etatik 20:00etara.

Irati Kortabitartek eta Xabat Leanizbarrutiak gidatuko dute, aurten ere, euskal dantzen ikastaroa. Iaz Agurra, Olagueko esku-dantza, Zapatagin dantza, Txulalai eta beste hainbat dantza erakutsi zituzten. Gero, Ferixa Nagusiko jaietako Herri Egunean neska-mutikoek jendaurrean erakutsi zituztenak. Aurten ere, asmoa da herriko jaietan umeen dantza emanalditxoa egitea. Iazko dantzak gogoratu eta berriak ikasten saiatuko direla adierazi dute arduradunek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak