Bigarren urtez jarraian, Bandoleira txapeldun

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko martxoaren 10a

Bandoleira taldeko Maitena Mañarikua kopa altxatzen; aldamenean bi talde finalistetako jokalariak eta kiroletako zinegotzia.
Bandoleirak 3-4 irabazi zuen, atzo, Etxaon taldearen aurka jokatutako finala.

Ligaxkan Etxaon taldeak lortu ditu emaitza onenak, eta askorendako faboritoa zen. Atzoko finalean, ordea, Bandoleira taldeko gazteak nagusitu ziren. Galtzen hasi ziren eta lehenengo zatian Etxaonekoak izan ziren nagusi baina gazteek markagailuari buelta ematea lortu zuten, eta azkenean finala irabaztea.

Txapeldun bigarren aldiz

Iaz ere Bandoleira taldeak irabazi zuen emakumezkoen futbito txapelketa. Aurten, gehiago kosta zaie eta buruhauste dezente eman dute arerioek, batez ere Etxaon taldekoak —oso txapelketa ona egin dute—. Baina, bigarrenez, Bandoleira da txapelduna.

Orain, gizonezkoen finalak pizten du ikusmina. Astuan Villa eta Jaitxo taldeek jokatuko dute. Eguna eta ordua ipini behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak