Aterpean ospatuko ditugu Aratusteak

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko otsailaren 27a

Elgetako haur taldea mozorrotuta.
Afaria egingo dute gaztetxean, bihar arteko epea dago Haizea tabernan izena emateko.

Eguraldi iragarpenek huts egiten ez badute neguko giroa izango dugu aste bukaeran, eta aterpean ospatu beharko ditugu Aratusteak, bihar. Eskolak erabakita dauka mozorro desfilea eta dantza emanaldia frontoian egitea. Txokolate-jana eta umeendako jolasak ere bertan izango dira. DJ festa, berriz, kafe antzokian.

Afaria

Gaztetxeak afaria antolatu du biharko. Barazki paella eta solomoa dituzte menuan. Prezioa zortzi euro da, eta Haizea tabernan eman behar da izena. Goizalderako abilezia probak iragarri dituzte gaztetxetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak