Astuan Villa eta Jaitxo taldeek jokatuko dute gizonezkoen futbito txapelketako finala

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ots. 25a, 11:51

Jaitxo eta Astuan Villa taldeak, gizonezkoen futbito txapelketako finalistak.
Zapatuan, 16:30ean, jokatuko dute ligaxkako azken norgehiagoka emakumezkoek; Etxaon eta Bandoleira taldeek.

Zapatuan jokatu ziren gizonezko txapelketako finalerdiak. Astuan Villa eta La Kokotxa taldeen arteko norgehiagoka 9-3 emaitzarekin amaitu zen. Eroso lortu zuten finalerako txartela iazko txapeldunek.

Beste finalerdia estuago joan zen. Txapela eta Jaitxo taldeen arteko norgehiagoka 5-5 amaitu zen. Luzapena ere jokatu zuten, baina tarte horrek ez zuen markagailuan aldaketarik ekarri. Hala, penaltietara erabaki zuten finalerdia. Jaitxok lan hobea egin zuen ate aurreko jaurtiketetan; 3 gol sartu zituzten. Txapelak, berriz, bi besterik ez. Hala, Jaitxo da bigarren finalista.

Aratuste osteko aste bukaeran jokatuko dute finala gizonezkoen txapelketan.

Emakumezkoek, berriz, zapatu honetan amaituko dute ligaxka. Aurrez aurre izango dira, 16:00etan, Etxaon eta Bandoleira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak