Badator mozorroen festa eta prest dute egitaraua Elgetan. Barikuan mozorrotuko dira elgetarrak, eta eskolako umeak izango dira lehenak herriko kaleak kolorez janzten. Izan ere, mozorroen kalejira eta dantza emanaldia egingo dituzte. Eguraldi ona bada eskola atarian eta giro txarra bada, berriz, frontoian.
Jarraian, txokolate-jana eta umeendako jolasak egongo dira. Iaz bezala, Amaia Txintxurretaren DJ jaialdiarekin segituko du festak. Espaloian izango da, 17:30etik 20:00etara. Gaztetxean ere ospatuko dituzte Aratusteak; ordu txikietan abilidade jolasak egingo dituzte.
Egitaraua
15:00 Eskola aurrean, umeen mozorro kalejira eta dantza emanaldia.
16:00 Txokolate-jana, guraso elkartearen eskutik.
16:30 Plazan, umeendako jolasak, ludotekak eta gaztelekuak antolatuta.
17:30 Espaloian, DJ festa Amaia Txintxurretaren eskutik. 20:00ak arte.
Goizaldean Gaztetxean, abilidade jokoak.