Toni Metralla y los Antibalas, Undécimo Mandamiento eta Odolkiak Ordainetan, bihar, Elgetako gaztetxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ots. 21a, 18:00
Toni Metralla y los Antibalas.
22:30ean hasiko da kontzertua, sarrera bost euro da.

Rock-zaleek hitzordua dute bihar, zapatua, Elgetako gaztetxean. Kontzertu berezia proposatzen dute gaztetxetik. Hiru talde izango dira oholtza gainean: Toni Metralla y los Antibalas —Bilbo—, Undécimo Mandamiento —Bilbo—, eta Odolkiak Ordainetan —Tafalla—. "Rock and Roll kontzertua izango da, baina adin eta estilo ezberdinetako jendea elkartuko duena", adierazi dute David Peñalverrekin batera kontzertuaren antolaketan diharduten Birdtrouble EH Productions-eko kideek. "Azken aldian zabalkunde handia izan du Oi! estiloak Euskal Herrian, eta rocka indartu nahi dugu, atzera ere". Hala, zapatukoa, betiko topikoetatik ihes egiteko kontzertua izango da.

Eskarmentudun musikariak

Bilbotik datoz Toni Metralla y los Antibalas; besteak beste, Parabellum, MCD eta Mundo Matadero taldeetan aritutako jendearekin. Undécimo Mandamiento, berriz, Bilboko punk rock talde mitiko bat da.

Odolkiak ordainetan

Laukote tafallarra izango da kontzertuko nobedadea. Orain bi urte sortu zuten taldea, eta euskaraz abesten dute. Otsailean kaleratu zuten lehen diskoa aurkeztuko dute Elgetako gaztetxean, taldearen izen berdina duen diskoa. Sarrera bost euro da.

Toni Metralla y los Antibalas

Undécimo Mandamiento

Odolkiak Ordainetan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak