Hilaren 26an egingo dute lehenengo saioa, eta plaza mugatuak izan arren bada oraindik ere izena emateko aukera.
Saroa Bikandi ipuin kontalariaren gidaritzapean, eta 45 minutuko hiru saiotan masajeak komunikaziorako eskaintzen dituen baliabideetan sakonduko dute. Horretarako ipuinak, poemak, kantuak, jolasak... baliatuko dituzte. Hala, entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena... landuko dituzte. Azken finean, azaleko ipuinak.
Beste bi saioak martxoaren 12an eta 16an egingo dituzte, 18:00etan hasita. Bihar, barikua, da udal liburutegian izena emateko azken eguna.