Karta jokoan eman zuten atzo arratsaldean Elgetako erretiratu talde batek. Urtero legez herri mailako txapelketa jokatu zuten. Zortzi bikote aritu ziren briskan, eta lau bikote tutean.
Briskan Kontxi Gorrotxategi eta Mari Karmen Arantzeta nagusitu ziren. Tutean, berriz, Begoña Ardantza eta Pilar Bolinaga. Saria ere jaso zuten: gazta eta botila ardo bana.
Elgetako bi bikote txapeldunak Elgoibarren jokatzekoa den Debabarrena mailako txapelketan izango dira orain. Aurrera eginez gero Donostian jokatuko den Gipuzkoa mailako txapelketarako txartela lortuko lukete.