Lasak, Aranburuk eta Pagadik Elgetan estreinatuko dute 'Potologuak' ikuskizuna

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ots. 18a, 11:59

Nagore Aranburuk, Egoitz Lasak eta Mikel Pagadik egingo dute 'Potologuak'.
Barikuan, hilak 21, antzeztuko dute estreinekoz umorezko ikuskizun berria.

Medikuarengana azpiko arropa garbiekin joaten ez bazara zer gertatzen da? Zergatik jartzen da Benitoren Erribera taberna guztiak ixteko? Ze Nobel saridunek asmatu zuen komuneko eskuila?... Galdera horiei eta beste askori erantzuna ematen saiatuko dira Nagore Aranburu, Egoitz Lasa eta Mikel Pagadi Potologuak ikuskizun berrian.

Txintxetakoek oso zapore goxoa utzi zuten Espaloian orain dela bi urte Bodologuak ikuskizunarekin. Orain, Elgetan estreinatuko dute ikuskizun berria hilaren 21ean, 22:30ean. Umorezko bakarrizketa saio berria, euskaraz.

Sarrerak salgai

Sarrerak salgai daude espaloia.com atarian eta antzokian. Prezioak hauek dira: aurrez 10 euro, leihatilan 12 euro eta bazkideendako 8 euro (Espaloian bertan).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak