Martitzenean bularreko minbizia izango dute hizpide Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko otsailaren 17a

Arrate Plazaola.
Onkologikoa ospitaleko sendagile Arrate Plazaolak hitzaldia egingo du, 18:00etan, udaletxean.

Bularreko minbizia da emakumezkoen artean heriotza gehien eragiten dituen gaixotasunetako bat. Gaitza lehenbailehen detektatzeak berebiziko garrantzia du gaixotasuna gainditzeko, eta elgetarrak horren inguruan sentsibilizatzeko hitzaldia egingo du martitzenean Arrate Plazaola sendagileak.

Plazaola Donostiako Onkologikoko sendagilea da, eta, Kattalin elkartearen eskutik udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da martitzenean, hilaren 18an, 18:00etan. Bularreko minbiziaren prebentzioa, tratamendua eta nork bere etxean egin ditzakeen auto-esplorazio teknikak izango ditu hizpide. Saio irekia da; hala ere, Udalak 50 eta 69 urte bitarteko herriko 129 emakumezko gonbidatu ditu hitzaldira eskutitz pertsonalizatu bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak