Futbito txapelketako ligaxkan Astuan Villa (gizonezkoak) eta Etxaon (emakumezkoak) izan dira talde indartsuenak

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ots. 16a, 21:23

Antolatzaileen asmoa da finalerdiak hurrengo aste bukaeran jokatzea, ta finalak Aratusteen osteko asteburuan.

Talde gutxiago lehiatu da aurten herri mailako futbito txapelketan, baina azken aste bukaeretako hitzorduek ikusmina piztu dute. Ligaxkako sei jardunaldiak jokatu ostean argitu da zeintzuk diren finalerdietarako sailkatu diren taldeak. Gizonezkoen txapelketan aurrez aurre izango dira Astuan Villa eta La Kokotxa. Beste finalerdia Txapela eta Jaitxo taldeek jokatuko dute.

Nesken txapelketan hiru taldek hartu dute parte, eta iazko txapeldunak gelditu dira aurten finalerdietatik kanpo: Bandoleira taldea, hain zuzen ere. Hala, Etxaon —lehen sailkatua— eta Gaztiak taldeek jokatuko dute finalerdia.

Goleatzaileak

Adin eta maila guztietako jokalariek hartu dute parte, aurten ere, txapelketan. Jendea erakarri dute futbito txapelketako norgehiagokek, eta giro polita sortu da frontoian. Epaile lanak, aurten ere, txandaka egin dituzte talde ezberdinetako ordezkariek eta zeregin horretan ondo aritzea da zalantzarik gabe txapelketako erronketako bat.  

Goleatzaile onenen sailkapenak ere egin dituzte aurten. Emakumezkoetan Maitena Mañarikuak —Bandoleira— egin ditu gol gehien; 8 gol. Gizonezkoetan, berriz, Haritz Gallastegi —Txapela— da ligaxkako pitxitxia 16 gol eginda. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak