Lorea Larrañagaren ikasleak Andoaingo piano jaialdian izango dira, bihar eta etzi. Gehienek dute eskarmentua antzerako jaialdietan, eta ondo etorriko zaie orain aste batzuk Arrasaten egindako Debagoieneko piano jaialdian parte hartu izana.
Zapatuan joko dute Andoainen Ibone Ramosek, Maialen Alkortak, Paula Palaciosek, Mikele Arkarazok, Egoitz Mañarikuak, Lorea Gallastegik eta Kattalin Otxoak.
Domekan, berriz, Asier Alkortaren, Jokin Zeziagaren, Nerea Caneloren eta Naroa Gilen txanda izango da.