Harrera ona izan dute liburutegiko irakurpuntu berriek

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ots. 14a, 10:08
Liburutegiko lau erabiltzaile irakurpuntu berriak erabiltzen.
Gabonetako haurren marrazki lehiaketako lan irabazleekin egin dituzte irakurpuntuak.

Irakurpuntu gehiago egin beharko dituzte, izan ere laster gelditu dira barik. Umeen marrazkiekin egindako irakurpuntuek harrera polita izan dute liburutegiko erabiltzaileen artean eta eguaztenean lau besterik ez ziren gelditzen. "Gehiago egingo ditugu", adierazi du liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak.

Gabonetan haurrendako marrazki lehiaketa antolatu zuten liburutegian, eta 19 lan jaso zituzten. Lanak ikusgai daude kultura etxeko hormetan, eta sarituek opariak jaso dituzte, baina, agindu bezala, marrazki irabazleetan oinarrituta irakurpuntuak egin ditu liburutegiak.

Hiru irakurpuntu ezberdin daude. Bata Ane Ugartebururen (15 urte) marrazkiarekin egindakoa, bestea Izar Han Xue Irazabalek (11 urte) aurkeztutakoarekin egindakoa, eta hirugarrena Leyre Egizabalek (5 urte) sortutako marrazkiarekin egindakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak