Gazteen artean ematen den indarkeria matxistaren inguruko bigarren saioa gaztetxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko otsailaren 12a

Harremanitz elkarteko bi dinamizatzaile, urtarrilean, Elgetako gaztetxean.
Barikuan, 17:30ean, emango diote jarraipena orain aste batzuk abiarazitako tailer aktiboari.

Bideberri mankomunitateak Elgetako Udalarekin batera bultzatutako tailer aktiboak barikuan, hilak 14, izango du jarraipena gaztetxean. Urtarrilaren 17an egin zuten lehenengo saioa eta udaletik jakitera eman dutenez gazteek modu oso positiboan baloratu zuten tailerra.

Barikuan emango diote jarraipena urtarrilean abiarazitako ekimenari. Gaztetxean elkartuko dira gazteak eta Harremonitz elkarteko bi dinamizatzaileak. Antolatzaileek gogorarazten dute tailerra irekia dela eta interesatuek zabalik aurkituko dituztela gaztetxeko ateak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak