Kantsatzeke mendi taldeak aurkeztu du 2014ko irteeren egutegia

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ots. 8a, 12:05

Elgetar taldea iaz egindako irteera batean.
Gauzak ondo bidean otsailaren 23an, domeka, egingo dute lehenengo irteera eta Oiz aldera izango da.

Zortzi irteera aurreikusten dituzte Elgetako Kantsatzeke mendi taldean 2014rako. Bestela esanda, hilean bat abuztua, azaroa eta abendua kanpoan utzita. Guztiak zapatuarekin edo domekarekin egingo dituzte eta parte hartzea irekia da. 

Gipuzkoan lau irteera egitea aurreikusten dute: apirilaren 26an Bidegoian-Ernio-Bidegoian; ekainaren 22an Arantzazu-Arbelaitz-Arantzazu; uztailaren 19an Zarautz-Pagoeta-Orio; eta urriaren 25ean Legazpi-Gorosti-Arrola-Legazpi.

Bi txango aurreikusten dituzte Kantsatzeketik Nafarroara: Goizueta-Arriurdigain-Goizueta martxoaren 23an, eta Azkarate-Balerdi-Azkarate irailaren 21ean. 

Errioxara ere egingo dute txangoa aurten. Maiatzaren 24an Lagran-Palomares-Lagran irteera egingo dute. 

Baina urteko lehenengo hitzordua Bizkaiarekin izango da. Otsailaren 23an Oiz aldera egiteko proposamena luzatu dute mendi taldetik. Ibilbideak Garain izango ditu irteera eta helmuga. 

Irteera irekiak

Interesa dutenek kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoan jasoko dituzte argibide gehiago. Kontuan izan urtean zehar egon daitezkeela azken orduko aldaketak egutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak