Intxortako gerrateen bigarren errekreaziorako boluntario bila

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ots. 8a, 11:06

Errekreazioa, iaz, Intxotako Ate aurrean.
Antolatzaileek ekimenean parte hartzeko dei egin diete, bereziki, elgetarrei.

Elgetako Udala eta Intxorta 1937 kultur elkartea hasita daude Intxortako borrokaldien bigarren errekreazioa antolatzeko lanetan. Iaz egin zuten lehenengo aldiz 1937an Intxortako frontean gertatutako borrokaldien errekreazioa. Ekimenak harrera ona eta oihartzun garrantzitsua izan zituen, eta asmoa da jarraipena ematea.

Aurten, apirilaren 27an

2014ko errekreazioak finkatuta dauka data: Pazko Asteko domekan izango da aurten, apirilaren 27an.
Iaz moduan, Intxortako Atearen aurreko aldean, gertaerak jazotako leku berean, egingo da antzezpena. Berrikuntza moduan, eta iaz ez bezala, zelaia erabiltzeko aukera izango dela adierazi dute udaletxetik.   

Deia, bereziki, elgetarrei

Boluntarioekin egingo dute aurten ere Elgetako errekreazioa. Iaz 70 bat lagunek hartu zuten parte, eta gehienek konfirmatu dute honezkero aurtengo parte hartzea.
Helburua, orain, parte-hartze hori handitzea da. "Elgetarrak animatu gura ditugu ekimen honetan parte hartzera. Izena eman dezakete udaletxean eta herriko tabernetan. Baita danonartian@elgeta.net helbidera mezua idatzita", adierazi dute udaletxetik.

Egun osoko egitaraua

Apirilaren 27rako egun osoko egitaraua gertatzeko asmotan dira antolatzaileak. Berrikuntzak ere izango dira: garrantzia handia izan zuten erasoa jo aurretik tropa frankistek egindako bonbardaketek eta kanoi berri bat iragarri dute errekreaziorako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak