Hirugarren aste bukaera honetan ere, Elgeta barrearen hiriburu

Imanol Gallego 2014ko ots. 2a, 19:43

Txabi Franquesak ia bi orduz entretenitu zituen ikusleak.
Hitz batek, aurpegi batek, esaldi batek... Elgetako Espaloia antzokiko II. Monologo Mostrak argi utzi duenez, guztia izan daiteke barre egiteko arrazoi.

Bigarren erakustaldi hau atzo amaitu zen eta Txabi Franquesa eta El monaguillo izan ziren azken artista gonbidatuak.

"Franquesaren bizkortasuna izugarria izan da eta El Monaguillok barre ugari eragin ditu", azaldu du Espaloia Kultura taldeko kide Larraitz Zeberiok. Ziur askok, gaur ere barre egiten jarraitzen dutela.
Inprobisazioa guztiaren gako

Azken aste hauetan Zeberiok monologoak behin baino gehiagotan entzun eta gero, oraindik harrituta dago: "Neurri batean txisteak prestatuta izaten dituzte, baina orokorrean oso bizkorrak dira eta edozein gauzatik txiste bat egiteko gai dira". Batzuetan ikusleak izan dira monologisten biktima, "jendea prest dator eta umore onez hartzen ditu".

2.000 inguru

Antolatzaileak oso pozik daude. Batetik, generoa egonkortzea lortu dutelako eta bestetik Elgetara 2.000 pertsona inguru gerturatzea lortzeagatik, "Espaloiak ez ezik, herriko beste tabernek ere igarri dute jende gehiago egon dela", aipatu du Zeberiok.

Espaloia Kultura taldekoek ez dute bigarren mostra honek izandako arrakasta ospatzeko denborarik, laster Elgetan izango den Magia Mostra prestatzen hasi dira-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak