San Blas eta Santa Ageda bezpera atarian Elgetan ere

Larraitz Zeberio 2014ko ots. 3a, 11:56

Eskolako umeak, iazko Santa Ageda bezperan, koplak abesten.
Astelehenean, 19:00etan, egingo dute parrokian San Blas opilak bedeinkatzeko ospakizuna. Biharamunean, Santa Ageda bezperako koplak abestuko dituzte eskolako umeek.

Tradizio handia dago Elgetan eta herriko hainbat etxetan hasita daude, dagoeneko, San Blas opilak egiten.
Urtero moduan, Herri Eskolako neska-mutikoek ere egingo dute San Blas opila. Gaur, otsailak 3, Lehen Hezkuntzako umeak ariko dira sukaldari lanetan, eta egun amaieran ikasle bakoitzak bere San Blas opila jasoko du etxera eraman eta labean egiteko. Haur Hezkuntzakoek ere jasoko dute opila bana, Lehen Hezkuntzakoek eskola guztiarendako opilak gertatuko dituzte-eta.   

Bihar, Santa Ageda bezperan, kantura irtengo dira eskolako umeak. 15:00 aldera abiatuta eta baserritar jantzita, koplak abestuko dituzte Uruburun, San Roke kalean, Salbador kalean, Torrealdean eta herriko plazan. Giro txarra bada, frontoi zaharrean eta udaletxeko arkupean abestuko dituzte koplak.

Meza, San Blas ermitan

Arantzeta auzoko San Blas ermitan urtero egiten den ospakizuna hurrengo zapatuan, hilak 8 egingo dute. Juan Cruz Juaristi parrokoak esango du meza, 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak