Elgetako 11 piano ikasle, atzo, Arrasateko jaialdian

Larraitz Zeberio 2014ko urtarrilaren 30a

Elgetako piano ikasleak atzo Lorea Larrañaga irakaslearekin batera Arrasateko jaialdian.
Lorea Larrañagaren ikasleek Debagoieneko piano ikasleen jaialdian hartu zuten parte.

Arrasate Musikalek antolatuta, atzo, Debagoieneko piano ikasleen jaialdia egin zuten Amaia antzokian. Hainbat piano ikasle elkartu ziren bertan, tartean Lorea Larrañagaren Elgetako 11 ikasle: Jokin Zeziaga, Asier Alkorta, Nerea Canelo, Naroa Gil, Lorea Gallastegi, Kattalin Otxoa, Maialen Alkorta, Paula Palacios, Mikele Arkarazo, Egoitz Mañarikua eta Ibone Ramos.

Piano-jotzaileek Andoaingo jaialdia dute hurrengo hitzordua, otsailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak