Euskal Herrian zehar eginiko txirrindu-bidaiaz ikus-entzunezkoa, Espaloian

Larraitz Zeberio 2014ko urt. 21a, 10:10
Arkaitz Astiazaran bizikletan atzean Txindoki duela.
Arkaitz Astiazaran lasturtarra kafe antzokian izango da eguaztenean, hilak 22, 19:00etan,

Ikus-entzunezkoa prestatu du Astiazaranek udaberrian Euskal Herrian zehar egindako 4.400 kilometroko txirrindu-bidaian jasotakoekin, eta erakustera dator. 800 herri eta 175 mendate igaro zituen bizikleta gainean. "Motxilan neraman kameraz grabatutako irudiekin sortutako 54 minutuko euskarazko dokumentala da Euskal Herriko altxorretan barrena. Dokumentalaren helburua Euskal Herriko txokorik ederrenak erakutsi eta gure herrialdean bidaiatzeko ideiak ematea da", dio Astiazaranek.

Lasturtarra 19:00etatik aurrera izango da Espaloian. Elgetatik ere igaro zen udaberriko bere abenturan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak