Gaur, gazteen arteko indarkeria matxista aztergai, Elgetako gaztetxean

Larraitz Zeberio 2014ko urt. 17a, 09:53

Bideberri mankomunitatearekin elkarlanean antolatuta Arremanitz elkarteko bi lagunek dinamizatuko dute saioa 17:30etik aurrera.

Harremonak beldur barik izeneko tailerra egingo dute gaur, barikua, Elgetako gaztetxean. Bideberri mankomunitatearekin elkarlanean antolatuta Arremanitz elkarteko bi lagunek dinamizatuko dute saioa 17:30etik aurrera. "Ikusten dugu gazteen harremanak nolakoak diren: indarkeria egunerokotasunean dagoen zerbait da, batez ere adin horietan", azaltzen du Arremanitz elkarteko Elen Kortaxarenak.
Jolasen eta iritzia emateko dinamika ezberdinen bidez hausnarketa bultzatu gura dute Arremanitz elkartekoek. Tailer aktiboa izango dela diote, eta interesa duen edozein gazteri irekia dagoela. Adin tarteari buruz galdetuta esan du Elgetako tailerra 25-30 urte inguruko gazteendako dela.

Hamar orduko prozesua

Barikuko tailerrak jarraipena izango du hamar orduko prozesua planteatzen dute-eta bultzatzaileek. "Indarkeria estrukturala da gure jendartean. Jaiotzen garenetik erakusten digute gizonezkoa edo emakumezkoa izaten, eta horren arabera rol batzuk hartzen ditugu. Gure jendartean emakumeekiko ematen da indarkeria edo rol femeninoak hartzen dituzten gizonekiko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak