Hiru hilean behin egiten da Herrixa dantzan Elgetan, eta domekan, Alvaro Gartziaren eskutik etorriko da zuzeneko musika. Aiko taldeko gitarra-jotzaile da Gartziak Soken dantza disko berriaren aurkezpena egingo du Espaloian. Baltsak, tangoak, habanerak, foxak, polkak, jotak, porrusaldak, jauziak... Dantzarako aukera zabala emango du. "Entzuteko ere emanaldi gustagarria izango da, gitarra-jotzaile bikaina bezain goxoa baita Alvaro", esan dute antolatzaileek.
Sarrera doan eta parte hartzea libre. Ohi bezala txapela pasako dute amaieran. Emanaldia 19:00etan hasita da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.