Elgetako Espaloia kafe antzokian aurreko urteko monologo mostrak izandako arrakastaren ostean, aurten bigarren edizioa antolatu dute. Txabi Franquesa, El Monaguillo, David Guapo eta Luis Piedrahita monologista ezagunak igoko dira oholtza gainera.
Garraztasuna eta umorea
Gaurkotasunak eta bizitzaren bitxikeriek ez ezik, musikak ere bere tokia izango du. Oso mostra zabala izango da. Guapo showman-aren ikuskizunaz gain, ikusleek gauza txikien kontraesanak ezagutuko dituzte. Urtarrilaren 18-19ko aste bukaeran David Guapo izango da gonbidatua, aste bat geroago Luis Piedrahita eta otsaileko lehen asteburuan Txabi Franquesa eta El Monaguillo.
Guapok hiru saio eskainiko ditu: zapatuan 20:00 eta 22:30ean arituko da eta domekan, 19:30ean. Gainontzeko gonbidatuek zapatuan 22:30ean eskainiko dute lehen saioa eta domekan 19:30ean bigarrena. Aurreneko asteburuko saioak 17 euro balioko du eta gainontzekoek, 16. Sarrerak aldez aurretik antzokiko barran eskuratzen dituztenek euro bateko deskontua izango dute.