Martxan da futbito txapelketa

Larraitz Zeberio 2014ko urt. 9a, 10:26
2013ko futbito txapelketako talde irabazleak.
Barikuan jokatuko da lehen partidua (20:30) eta domekan beste bi (10:30).

Hamar taldek eman dute izena 2014ko futbito txapelketan. Gizonezkoen txapelketan sei talde ariko dira: Astuan Villa, Jaitxo, La Kokotxa, Txapela, Intxortas Crew, eta Nahaste Borraste. Emakumezkoen txapelketan, berriz, lau talde: Bandoleira, Bajaon, Etxaon, eta Gaztiak.
Aste bukaera honetan jokatuko dira lehenengo hiru norgehiagokak. Barikuan, 20:30ean, aurrez aurre izango dira frontoian La Kokotxa eta Txapela taldeak. Beste bi norgehiagokak domekan jokatuko dira. 10:30ean Jaitxo eta Astuan Villa ariko dira, eta 11:30ean Nahaste Borraste eta Intxortas Crew.

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak