Ideia da boluntario taldea osatu, eta txandaka haurrendako ipuin kontaketa saioak egitea. Gurasoak, irakasleak... interesa duen orok parte har dezake ekimenean eta osatzen den taldearen arabera finkatuko da saioen maiztasuna.
Boluntario taldea osatuko balitz beste kontu ugari daude erabakitzeko: saioen iraupena, eguna, ze adin tarteko umeendako izango diren... Kontu horiek guztiak lotzeko deitu dute barikuko bilera.
Argibide gehiagorako jo udal liburutegira.