Tantaz-Tanta dinamikari babesa eman diote Elgetan ere

Larraitz Zeberio 2014ko urt. 7a, 14:02

Autobusa irtengo da Elgetatik zapatuan Bilbon egingo den manifestaziora; interesatuek Haizea tabernan eman behar dute izena.

Herritar talde batek tanta erraldoia irudikatu zuen, abenduaren 29an, herriko plazan. Tantaz-Tanta dinamikarekin bat egiteaz gain zapatuan Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatu zuten: "Urtarrilaren 11an preso politikoen alde egingo den itsasora herritarrak mobilizatzeko" dei egin dute.

Autobusa antolatu dute Bilbora joateko; 16:00etan irtengo da Elgetatik eta interesatuek Haizea tabernan eman behar dute izena.

Mozioa aho batez

Elgetako talde politikoek, bestalde, aho batez onartu dute gaiarekin lotuta EH Bilduk aurkeztutako mozioa. Eskatzen dira, besteak beste, sakabanaketa politikaren eta Sevilla II. euskal presoek pairatzen dituzten muturreko bizi-baldintzen amaiera, baita oinarrizko giza-eskubideen errespetua ere.

Mozio horren bidez Elgetako Udalak giza eskubideen eta bakearen defentsan antolatzen diren dinamiketan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak