Gaur goizean, urteroko legez, dozenaka lagun elkartu dira Intxortan atzoko eta gaurko gudarien omenez. Antolatzaileek jakitera eman dutenez 150 bat lagun elkartu dira tontorrean. Musika, salda eta sagardoa zituzten zain Intxortan. Bertsoak ere entzun dituzte eta ekitaldia egin dute.
Urteroko argazkia ere atera dute "amnistia eta askatasuna" zioen pankartarekin. Jaitsieran, triki-poteoa egin dute Elgetan.