Pilotak bere tartea izan du aurtengo Gabonetan ere Elgetako neska-mutikoen artean. Hainbat norgehiagoka jokatuko dituzte opor egunotan eskuz zein palaz eta adinka antolatuta. Eta gaur finalak jokatzeko eguna izan da. 11:00etan hasi dira eta zazpi norgehiagoka izan dira guztira. Amaieran sari bana jaso dute txapeldunek eta txapeldunordeek eta parte-hartzaile guztiek goxoki poltsa bana.
Eskuz, txapeldunak dira: Janitz Isasi, Jokin Zeziaga, Unax isasi, eta Anje Loiti.
Palaz, txapeldunak dira: Asier Alkorta, Pablo Manso, eta Hodei Valdivia.