2014ko lehenengo kontzertua izango da, eta Arrasate Big Band-ek egingo du. Ez da lehen aldia Elgetako kafe antzokian ariko direla. 2000. urtean sortu zenetik hamaika kontzertu eman dituzte han eta hemen. Arrasateko Musika eskolakoak osatzen dute oinarria eta zuzendaria Zigor Martinez bergararra da.
Kontzertua gaur, urtarrilak 4, egingo dute 22:30ean hasita. Sarrera bost euro da.