Udal liburutegitik deitutako lehiaketarekin zera jakin gura zuten; Elgetako neska-mutikoek non irakurtzen duten eta askotariko marrazkiak jaso dituzte. Guztiak daude egunotan ikusgai kultura etxean.
Saritutako lanei dagokienean epaimahaiko bi kideek –Arrasateko liburutegiko Amaia Miner eta Ane Berasategi— hiru aukeratu dituzte. Esan dutenez aukeraketa egitea ez da lan erraza, izan ere "denak oso polita baitira", adierazi dute.
Sarituak Leire Egizabal (5 urte), Izar Han Xue Irazabal (11 urte) eta Ane Ugarteburu (15 urte) izan dira. Leirek eta Izarrek bina liburu irabazi dituzte. Anek, berriz, liburu bat eta Ana Mari liburudendan gastatzeko 30 euroko erosketa-bonua.
Hiru marrazki sarituak liburutegiko 3 irakurpuntu desberdin argitaratzeko egokituko dira.