70 haur hartu ditu gaur arratsaldean Gabonetako Haur Parkeak, Elgetan. Urtero moduan frontoian kokatu dute eta aurten ere bi arratsaldez —gaur eta bihar— izango da zabalik, 16:00etatik 20:00etara. Sarrera hiru euro da.
Zalantzarik gabe futbolin erraldoiak izan du arrakasta gehien gaurko saioan. Neska-mutikoek txanda egin behar izan dute jolasteko eta ilara egon da ia arratsalde osoan. Gainerakoan, arku-tiraketan jarduteko guneak, badminton joko batek, raketan egiteko jokoak eta bi puzgarrik osatzen dute parkea.