Elgetako Udalak eta Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta festa egun berezia izaten dute Mizpirualde egoitzan bizi diren elgetarrek San Tomas egunean. Aurten ere herrikideen bisita jaso dute eta txistorra dastatu eta musika entzun edo dantzan egiteaz gain opariak ere jaso zituzten.
Arratsalde pasa polita egin zuten egoiliarrek eta Elgetatik jaitsitako kideek. Argazkia ere atera zuten.