Hiru bat urte taulatik aldenduta ibili arren, zapatuan elgetako eta inguruetako skinhead eta musika-zaleek Ostiadaren lehenengo kantutik azkenera kantuan eta alderik alde ibili ziren. Bilboko B.C. Bombs eta Ondarroako Jonny Gerriwelt, azken horiek Elgeta aspaldi bisitatu barik, izan zituzten bidelagun.
Basque Country Bombs
Bilboko laukoteak izan zuen gaua hasteko ardura, eta muga goian jarri zuten. Kontzertu indartsua egin zuten, kantuak kolpeak bailira, bata bestearen atzetik jotzen. Punk rock-a eta rock and roll-a da B.C. Bombs-en nortasuna ikurra eta argi utzi zuten ondo egiten dutela, publikoa hotz zegoen arren, gogotsu aritu ziren.
Ostean, Jonny Gerriwelt boskotearen txanda heldu zen. 77ko punk musikaren ordezkari bikainak izan ziren eta The 4 Skins taldearen Evil kantuak zoramena eraman zuen gaztetxera.
Agur eta ohore Ostiada Oi!
Emozioz betetako kontzertua izan zen. Josu baxu-jolea gaixorik egon arren, Kaleko Urdangako Asierrek ondo baino hobeto bete zuen eginbeharrekoa. Euskadi, Antifascista edota Skinhead 1969; klasiko guztiak jo zituzten eta askoren oroimenean geratuko den gaua izan zen.