Ruper Ordorika: "Bizi dugun garaietarako, pozik gaude diskoak izan duen harreraz"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko abe. 21a, 00:00

Ruper Ordorika.
Espaloian izango da Ruper Ordorika abenduaren 29an. Igor Arzuaga Laudioko musikariak zabalduko du emanaldia, 19:00etan. Sarrerak salgai daude Espaloian, eta on line ere bai. Aurretik erosiz gero 12 eurotan eta kontzertu egunean, 14 eurotan.

Zelako kontzertua izango da errepertorioari dagokionez? Azukre koxkorrik izango da? 

Ba, bai. Azukre koxkor batzuk aterako ditugu, eta baita sasoi ezberdinetako kantuak ere.  Badugu non aukeratu eta azken urteotako emanaldietan sartu gabeko pieza askotxo sartzen ditugu oraingo biran. Azken diskoa ere ospatu gura dugunez, horko kantu dezente ematen saiatzen gara.

Taularen gainean ondo lagunduta izango zara.

Azken diskoko musikariak izango ditut alboan: Lutxo Neira baxuan, Arkaitz Miner gitarraz, mandolinaz eta biolinaz eta Hasier Oleaga baterian. Azken urteotako Mugalaris-ak, azken finean. 

Zelako harrera izan dute orain arteko emanldiek?

Harrera on-ona, egia esan, eta baita diskoak ere, eta poztekoa da oso, bizi dugun garai ilunak kontuan hartuta. Espaloia, gainera, plaza goxoa izaten da... Ondo joan dadila!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak