Ostiada Oi! taldea berriz ere taula gainean ikusteko aukera, zapatuan, Elgetako gaztetxean

Larraitz Zeberio 2013ko abe. 19a, 22:00

Orain lauzpabost hilabete hasi ziren berriz entseatzen agurreko kontzertuak prestatzeko.

Badira urte batzuk Ostiada Oi! taldeak emanaldirik egiten ez duela, eta ikusmina sortu du zapatuan, hilak 21, laukoteak Elgetako gaztetxean egingo duen kontzertuak.

Josu Azkaratek, Iker Vallek, Aritz Macarrok eta Aniotz Virumbralesek osatzen dute Ostiada Oi! taldea, eta 22:30ean hasiko da zapatuko kontzertua. Kontzertuan beste bi talde ere izango dira: Jonny Gerriwelt eta B.C. Bombs.

Betiko kantak

Iker Vallek aditzera eman duenez orain lauzpabost hilabete hasi ziren entseatzen, eta "betiko kantak" joko dituzte zapatuan. Gogoan du Vallek emandako lehen urratsak: "14-15 urte inguru izango genituen. 16 urterekin lokala hartu genuen, eta sasoi horretan hasiko ginen lehenengo kontzertuekin".

Orain bizpahiru urte laga zioten elkartzeari Ostiada Oi! taldekoek. "Egia esan, ez genuen agurreko kontzerturik egin. Azken emanaldia egin genuen, eta laga egin genuen. Aniotz Virumbralesek agurreko kontzertuak egiteko proposamena bota zuen, eta azkenean, laurok animatu gara", esan du Iker Valle elgetarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak